Zaldupeko futbol zelaia. Ondarroa. Bizkaia (2013)

2012 urtean Ondarroako Udalak iragarritako lehiaketa baten proiektu irabazlea. Egungo futbol zelaiaren berrikuntza eta aldagela berri batzu eraikitzea ziren hasierako asmoak eta lehenego fase honetan, futbol zelaia bakarrik gauzatu da. Aurrezkia eta energia-eraginkortasuna jardueraren bi abiapuntu izan dira, ureztatzeko euri-ura jasotzen duen aljibe bat egiten da zelaiaren banda baten ondoan eta, geroko fase batean, aldagelen komunak hornitzeko baliogarria izago dena. Orohar orain arte bukaera hauetan erabitzen ziren kautxuko aleen ordez, belar-sintetikoa lastatzen duen silizezko hondarraren gainean zuntz-landare naturalezko gaineztadura bat du.

Kultur Gune batentzako lehiaketa Hernanin -Gipuzkoa- (2010).

Hau da mailakatutako arrakala handiaren balio egituratzailea: herriaren eremu horren bi mailen arteko «continuum-a» ezartzen duen aldi berean, leku horretan agertoki berri eta erakargarri bat sortzea eta hiritarrari eraikinaren jarduerako partaide izatea egineraztea, eraikinaren atondoko “claristorio-aren” bidez.

Usurbilgo Kultur Etxea. (2005).

Bi plazen arteko orubearen kokapena aprobetxatzen da hauen artean iragaite garden bat egiteko eta era berean, barruraino luzatzen den Kultur Etxeko sarrera bilakatzen da. Eraikinaren zatirik nabarmena, bi irakur gelak argiz bete eta kanpoko plazaren gaueko jarduera arin argitzen dituen hegoaldeko fatxadaren harzurizko itxitura da, erretaula argitsu eta aberatsa alegia.

Intxaurrondoko Hiri Zentrua. Donostia-SS. (2008).

Goian dauden krokisen asmoa proposamenaren ideia era labur eta grafiko batean aurkeztea izan zen. Lehenengo eskemak Siustegi Parkearen hasierako egoera jasotzen du: Intxaurrondoko bizilagunen aisialdirako mendi-malda bat; eta bigarrena aldiz proiektuaren ideia, non bertan mugimendu birakari irudikatuz gero, lurrazala ireki, leize-zulo bat sortu eta Hiri Zentruko bulegoak kokatuz.

Dokumentazioko eta Liburutegiko Zentru Aurreraturako lehiaketa. EHUko Gipuzkoako Kanpusa. Donostia. (2006).

Orubearen kokalekua, Campusera sartzeko atarian eta hiriko sarbide baten ondoan, herritar guztiak ikusteko aukera ematen dio eraikinari, baita hiriko mugarriaren ezugarriak hartzeko ere. Eraikina, erabatekotasunezko forma handiaren bizitzeko eskultura bat bihurtu arte, bere arkitekturaren ezaugarri plastikoa indartzekoa datza.

Usurbilgo hilerria -Gipuzkoa- (2000)

Ekipamendu berria paisiaian txertatutako parke ireki bat bezela ulertu beharra dago, non arkitektura hilarriko parkearen eremua eta sarrera bereizten duen elementua da, eta hildakoari gogoratu eta bere heriotza komunitateari iragartzen duen argiz zulatutako dorrea nabaritzen da.

Zumaiako Udaletxea handitzea eta birgaitzea –Gipuzkoa- (2006)

Lehenik eta behin, handitzeko eta birgaitzeko lanak, hiriko eta historikoko irakurpen batetik egin dira, eta bigarrenik, harresia, dorrea eta batzar aretoko horma-irudia oinarria duen arkitektoniko eta artistiko ikuspegitik.