NOR GARA

SABAI arkitektoak arkitektura eta hirigintza bulegoa, 1985 urtetik elkarrekin lan egiten duten Agustín Errea, José Luis Loinaz eta Luciano Pagaegi arkitektoek sortzen dute 2002 urtean. Arlo eta eskala desberdinetan garatzen du bere jarduera, hirigintza arlotik –plan orokorrak, lurralde, zatikako,… planen idaztearen parte hartzen- altzarien diseinua suposatze duen eskala txikiko proiektueraino, eta mota desberdineko obra publiko zein pribatuak gauzatzeko eraikuntza arlotik pasatzen, esate baterako kultur-etxeak, igerilekuak, kirol-ekipamenduak, liburutegiak, bakarreko eta anitzeko etxebizitzak, eta eraikinak zaharberritzeko eta handitzeko jarduketan. Gure lana garatzen dugu ere paisaiagintzan eta hiri-diseinuan, plazak, parkeak, urbanizazio proiektuak,… egiten, eta erakusketa desberdinetan antolatzaileak bezela.

SABAI arkitektoak egin duen obra komunikabide desberdinetan argitaratu egin da eta askotan saritua izan da, haien artean:

  • Lehenengo saria. Usurbilgo Hilerri berriarako lehiaketa –Gipuzkoa- (1991).
  • Aipamen berezia. Bilboko Abandoibarra Eremua birjartzeko lehiaketa. (1993).
  • Aipamen berezia. E.H.A.E.O arkitektura sarietan hirigintza modalitatean (1995).
  • Lehenengo saria. Arizabalo Jauregia birjartzeko lehiaketa. Pasaia –Gipuzkoa- (1995).
  • Aipamen berezia. “Doña Casilda” Parkea zabaltzeko lehiaketa. Bilbao. (1996).
  • Lehenengo saria. Debak Hilerri berriarako lehiaketa –Gipuzkoa- (1999).
  • Lehenengo saria. Usurbilgo Kulturetxerako lehiaketa. (2000).
  • Lehenengo saria. Gazteentzako Bizitegien Eraikinaren lehiaketa. –Iza. Donostia-SS. (2001).
  • Lehenengo saria. Zumaiako Udaletxe berriarako lehiaketa –Gipuzkoa- (2004).
  • Aipamen berezia. Dokumentazioko eta liburutegiko Zentru Aurreraturako lehiaketa. Gipuzkoako Campusan (2006)
  • Lehenengo saria. Intxaurrondoko Hiri Zentrurako lehiaketa. Donostia-SS. (2006).
  • Lehenengo saria. Ave María Parkea birgaitzeko lehiaketa. Hernani –Gipuzkoa- (2009).
  • Lehenengo saria. Kultur-zentrurako lehiaketa. Hernani. (2010).

TALDEA

AGUSTIN ERREA OIARZABAL (Donostia-SS 1956). Arkitektoa, Donostiako G.E.T.ko titulua duena (1985). Donostiako Goi-Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan geometría deskribatzailearen irakasle atxikia izan zen (1987-1990) eta Errezil, Ikaztegieta eta Mutrikuko Udalerrietan arkitekto aholkularia (1990-2011). Euskal Erkidegoko 2/2006 Lur legeari buruzko ikastaroak eman ditu administrazio publikorako eta Eusko Jaurlaritaren Portuetako Zuzendaritzarekin ari izan da elkarlanean Portuetako Arloko Lurralde Planaren idazten.

JOSE LUÍS LOINAZ ARRIETA (Hernani –Gipuzkoa- 1955). Arkitektoa, Donostiako G.E.T.ko titulua duena (1986) eta arkitekto teknikoa Burgoseko E.U.A.T-koaren titulua duena (1978). Bulegoan aritzeaz gain, 1987 urtetik Donostiako Goi-Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan irakasle atxikia da, egun arkitektura proiektuak irakasgaian eta 2001 urtean Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailak argitaraturiko Euskal Herriko Baserriaren Arkitektura-ren egilekidea da, 2003an E.H.A.E.Oko saria jaso zuena arkitektura-kultura modalitatean.

LUCIANO PAGAEGI BILBAO (Markina –Bizkaia- 1957). Arkitektoa, Donostiako G.E.T.ko titulua duena (1984) eta arkitekto teknikoa Burgoseko E.U.A.T-koaren titulua duena (1978). Bulegoan aritzeaz gain, Zumaiako udalaren arkitektura eta hirigintza arloetan aholkularia izan da (1990-2009). Administrazio publikorako hirigintza ikastaroak eman ditu EHEEan eta arkitektuta zein hirigintza lehiaketa anitzetan epaikidea izan da.

Agustin-ErreaJose-Luis-LoinazLuciano_Pagaegi