Ave Maria Etxearen lorategiak parke publikorako berreskuraketa. Hernani -Gipuzkoa- (2011).

Lorategi ingelesaren jatorrizko egituraren zaintza onak eta zuhaiztiaren kalitate botanikoak, parkea interesgarria izatea egiten dute. Obran parte-hartzea, interesgarriak diren elementuak balioestea izan da eta bi sarbide berri gauzatzea, lizarditik gora dijoaz corten altzairuzko pasabidea eta mendi-mazeletik emeki igotzen den “arrapala-lubakia”, hain zuzen ere.

HONDARTZA ETA ITSAS – IGERILEKUA (2011).

Mutrikuko Portua (Gipuzkoa) babesteko dikearen eraikuntzak eragindako inpaktoa zuzentzeko esku-hartze bat da. Igerilekuaren ura itsasaldi bakoitzean berrizten da.

José María Sert plaza. Donostia (1995).

IKAUR ingeniaritzarekin lankidetzan egindakoa. Eguerdiko eguzkia hobeto jotzeko arbelezko zoladura okertu, lorategi-zonak eguzkiari begira jarri eta sahatsak eta urmaela plaza inguruko eraikin baten itzalpean, kokatzen dira. Lehendik zeuden palmondoak plazako egoteko zona nagusira aldatzen dira, zuntz artifizialezko karpak estaltzen duen mastaba batez zuzendua.

Pablo-Eneako plaza. Pasaia San Pedro -Gipuzkoa- (1992).

60-garren hamarkadan eraikinez betetako auzo bat, gune publiko batez hornitzeko asmotan, auzoaren ertzetako batean begiratoki-plaza bat eraikitzen da, badiarako panoramika zoragarri bat duelarik. Plataforma hau eraikitzeko beharrezkoa den murruak, bere funtzioaz gain, balio sinboliko bat hartzen du, hiri-altzari guztiak bere inguruan kokatuaz: badia estalpean ikus daiteken eserleku jarraitua, “corten” altxairuzko iturria eta ehun urtetako olibondoa. Plazako zementozko lur-irabiatutik bereizten den albo bateko harmailak “branka” bat eratzen du, non bertan alboko etxeen presentziarik gabeko bistetaz goza daiteke.

Itzurungo hondartzaren zerbitzuak eta sarbidea. Zumaia -Gipuzkoa- (1994)

Aitzakia bezela hartzen da programa murru eta plataformen eraikuntza sisteman forma hizkera bat txertatzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkean eta Zumaiako Flycheko plastikan hobeto paisaiaratzeko.

Jorge Oteizaren “Amatasuna” obrarako urbanizazioa. Deba. (2004)

Urbanización para “La Maternidad” de Jorge Oteiza. Deba. (2004)
Se trata del diseño urbano en torno al Santuario de la Virgen de Itziar para facilitar la elección, adaptación, ubicación y tamaño de la escultura “Amatasuna” de Jorge Oteiza.